Gizartea -

Paraguai kalean

Zazpi lagun artatu dituzte Gasteizen, sute baten ondorioz

Sei ertzain eta emakumezko bat artatu dituzte, kea arnasteagatik. Sutea Paraguai kaleko etxebizitza batean gertatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei ertzain artatu behar izan dituzte Gasteizen, etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ertzainek kea arnastu dute. Horrez gain, emakume bat Txagorritxuko ospitalera eraman dute, horrek ere kea arnastu duelako.

Sutea Paraguai kaleko etxebizitza batean izan da, 4:40an. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, sutea etxe bateko egongelan piztu da. Bizilagunek abisua eman ondoren, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila bat gerturatu dira bertara.

5:10ean, suhiltzaileek sua itzali egin dute. Bestalde, ertzainek eta suhiltzaileek auzotarrak etxetik atera dituzte, baina dagoeneko etxera bueltatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea