Gizartea -

Iurbenor auzia

EAJk saldu zuela salatu du Jabyer Fernandez enpresaburuak

EAJko agintariek bere enpresa proiektuei babesa kendu ziotela adierazi du Fernandezek; izan ere, Haziendari ordaintzeko epea luzatzea ez zuten onartu, eta horrek Iurbenor porrotera eraman zuen.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Jeltzaleek traizioa egin ziotela salatu du Jabyer Fernandezek

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko agintariek, besteak beste, Iñigo Urkulluk, bere enpresa proiektuei babesa kendu ziotela adierazi du gaur Jabyer Fernandez enpresaburuak; izan ere, Haziendari BEZren 43 milioiak ordaintzeko epea luzatzea ez zuten onartu, eta horrek Iurbenor porrotera eraman zuen.

Epaiketaren aurreneko saioan, Bizkaiko Auzitegian, Fernando Garcia Macua Athleticeko presidente ohiaren aurkako akusazioa atzera botatzea erabaki du epaileak. Jabyer Fernandezi eta haren arreba Susanari delitu fiskala leporatzen diete, eta baita Iurbenor eraikuntza-enpresaren porrotaren arduradunak izatea ere.

Fiskaltzak 10 urteko espetxe-zigorra eskatu du Fernandezentzat. 2009ra arte Urkullurekin eta EAJko beste agintari batzuekin "konfiantzazko" harremana izan zuela azaldu du enpresaburuak. BEZren ordainketa atzeratzeko bere alde mintzatzeko eskatu zien Fernandezek buruzagi jeltzaleei. Puerta Bilbao egitasmoa aurrera eramateko lursail batzuk saldu zituzten, eta ondoren proiektuak kale egin zuen, baina BEZ ordaindu behar zuten.

Orduko EBBko presidenteari "laguntza" eskatu zion Fernandezek. "Bere ibilbidean Urkulluri mesede ugari" egin zizkiola argudiatu du enpresaburuak, "batzuk publikoak dira, eta beste batzuk ez".

"Engainatu eta saldu zidaten", adierazi du akusatuak. Nahiz eta "konfiantza" izan eta buruzagi jeltzaleen artean "pertsona oso maitatua" sentitu, emandako tratua deitoratu du Fernandezek.

Enpresen eta bere ondarearen kudeaketa fiskala Garcia Macuak eraman zuela azaldu du akusatuak.

Horren harian, Garcia Macua aholkulariak eta bere nebak aurrean jartzen zizkioten agiri guztiak sinatzen zituela esan du Susana Fernandezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea