Gizartea -
Glamourrez betetako bisita
Pamela Anderson aktorea Biarritzen da, oporretan
"Hondartzain" ezaguna erosketak egiten ibili zen atzo Lapurdiko herrian.
Erredakzioa
Pamela Anderson aktore estatubatuarra Biarritzen da egunotan, oporretan.
"The Baywatch" telesailean hondartzain paperagatik ezagun egin zen aktorea erosketak egiten ikusi zuten atzo Lapurdiko herriko kaleetatik, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez.
Ez da aurreneko aldia AEBetako pertsona ezagunek Biarritz bisitatzen dutena. Bruce Springsteen edo Maddona ere izan dira kostaldeko herrian.
Egunkari frantsesaren arabera, aktore ilehoria bikotearekin etorri da eta egun batzuk emango ditu Biarritzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea