Gizartea -
Gasteiz
Guardia Zibilak zabor-bilketagatik 12.000 euro zor dituela salatu dute
Antxon Belakortu zinegotziaren arabera, Udalak inspekzio txosten bat egin du, likidazioa badago eta "kobrantza agiriak irmoak dira".
Erredakzioa
Gasteizko Bilduko taldeak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak 12.000 euro inguru zor dizkio Udalari, Sansomendiko koarteleko zabor-bilketaren tasa ez ordaintzeagatik.
Antxon Belakortu zinegotziaren esanetan, Udalak inspekzio txosten bat egin du, likidazioa badago eta "kobrantza agiriak irmoak dira" eta, gaineratu duenaren arabera, Guardia Zibilak "benetako jarduerak deklaratu gabe jarraitzen du".
Bilduk salatu duenez, Guardia Zibilak koarteleko tabernaren tasak ordaindu beharrean bulego bati dagozkionak ordaintzen ditu, merkeagoa delako. Hori dela eta, 2012tik hona, 12.000 euro inguruko zorra pilatu du koartelak, alderdiaren arabera.
Belakorturen iritzian, "sistemikoki egiten den iruzurra da eta zigorra eredugarria izan beharko litzateke", horregatik, Gobernuaren Ordezkaritzari dirua eskatzeko esan dio Udalari.