Gizartea -

Ezbeharra Landetan

Mendizaleen gorpuak gaur edo asteazkenean iritsiko dira Donostiara

Zendutako mendizaleen lantokietan, Garberako Suhiltzaileen eraikinean eta Eibarko Armeria Eskolan, besteak beste, dolu-xingola beltza jarri dute gaur.

Dolu eguna izan dute atzo hil ziren hiru mendizaleen lankideek

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Landetan hildako mendizaleen gorpuak Donostiara astearte edo asteazken honetan heltzea espero da, etxeratzeko izapideak behin amaituta. Gaurkoa, ordea, zendutakoak gogoratzeko eguna izan da. Garberako Suhiltzaileen eraikinean eta Eibarko Armeria Eskolan dolu-xingola beltza jarri dute gaur goizean. Areizaga suhiltzailea zen eta Fernandez, irakaslea. Cuellar aholkularia zen aseguru etxe batean. Zendutako hiru mendizaleen lankideek horrela gogoratu nahi izan dituzte gaurkoan.

Lau lagun hil ziren larunbatean Capbretonen, Banesse Maremma parean, izandako istripuan; horietatik hiru donostiarrak dira, mendizale ezagunak. Donostiara zihoazen,  Txiletik bueltan, mendiko eski espedizio batean parte hartu ondoren.

Hildako hiru donostiarrak Club Vasco de Campig elkarteko kideak ziren: Andoni Areizaga (1982tik 1985era EiTBko zuzendari nagusi izan zen Andoni Areizagaren semea), Donostiako suhiltzaileen sarjentua, mendizale ezaguna eta Open AltiToy eski-probako zuzendaria; Josean Hernandez, antiguotarra eta Eibarko Armeria Eskolako irakaslea; eta Iñaki Cuellar mendizalea. Laugarren hildakoa, istripua izan zuen furgonetako gidaria, Bernard Doumerq frantziarra da.

Bi lagun istripua izan zen tokian bertan zendu ziren. Beste biak, erietxera eraman zituzten, larri, eta han hil ziren. Kamioi batek atzeko gurpil bat galdu zuen eta beste kamioi bat errepidean gelditu zen, gurpila paretik kentzeko. Atzetik zetorren furgonetak, baina, bete-betean jo zuen bigarren kamioia, eta kolpearen ondorioz hil ziren lau lagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea