Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat bortxatu eta kolpatu dute, Gasteizen

Bortxaketaren ustezko egilea, 47 urteko gizonezko bat, kartzelatu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita zazpi urteko etxegabe bat kartzelatu egin dute, asteburuan Gasteizen emakume bat bortxatzea eta kolpatzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, ustezko erasoa larunbat gauean jazo zen, Judimendiko parkean. Antza denez, gizonezkoak txabola batean lo egitea eskaini zion emakumezko bati, eta biak hara joan ziren.

Biktimaren esanetan, txabola horretan zeudela, gizonezkoa kolpeka hasi zitzaion eta heriotza mehatxua egin zion, igitai batez. Ondoren, gogoz kontra sexu-harremanak izatera behartu zuen.

Gizona lo geratu zenean, emakumezkoak ihes egin zuen, eta, osasun zentro batean artatu eta gero, salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean.

Horren ostean, agenteak txabolara bertaratu ziren, eta gizona atxilotu egin zuten. Atzo arratsaldean, epaileak kartzelara bidali zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea