Gizartea -

Euskal mendizaleen istripua

Areizagaren eta Hernandezen gorpuak Donostiara iritsi da

Iñaki Cuellarren hilotza aberriratzeko izapideak atzeratu egin dira eta bihar iritsiko da Donostiara.

Irudian, istripuan hildako mendizaleetako bi
Irudian, istripuan hildako mendizaleetako bi
Auto-istripuan hil ziren mendizaleen gorpuak aberriratu dituzte

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Areizaga eta Jose Antonio Hernandez mendizaleen gorpuak arratsaldean iritsi dira Donostiara. Iñaki Cuellarren hilotza, berriz, bihar iritsiko da.

Eguerdiko ordubiak aldera iritsi da Donostiako Zorroaga Beilatokira Andoni Areizaga Donostiako suhiltzaile-sarjentuaren hilotza. Baionako erietxeko gorputegitik iritsi da, senitartekoek beharrezkoak diren izapide legal eta administratiboak amaitu ondoren.

Areizagaren hilotza heldu denean bertan ziren bai senitartekoak, bai eta Donostiako suhiltzaileak kamioi eta ibilgailuekin.

Bost ordu beranduago heldu da Jose Antonio Hernandez mendizalearen gorpua Zorroagako beilatorikra.

Hirugarren mendizalea aberriratzeko izapideak, berriz, atzeratuta daude. Iñaki Cuellarren hilotza Bordeleko erietxeko gorputegian dago oraindik eta aberriratzea bihar egingo dutela espero da.

Areizaga eta Hernandezen aldeko hileta elizkizunak bihar arratsaldeko zazpietan izango da Donostiako Antiguo auzoan dagoen San Sebastian Martiria elizan. Cuellarren senitartekoek ez dute ezagutzera eman zer egingo duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea