Gizartea -

Konponduta dago

Renferen katenaria moztu dute, Basaurin

Ertzaintzak ustezko sabotajea ikertuko du. Orain arte kaleratu dituzten datuen arabera, 03:00etan katenariaren pisuak moztu dituzte eta, horrenbestez, linearen tentsioa bertan behera geratu da.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuk Renferen katenaria moztu dute bart, Basauritik gertu, gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.Ertzaintzak ustezko sabotajea ikertuko du. Orain arte kaleratu dituzten datuen arabera, 03:00etan katenariaren pisuak moztu dituzte eta, horrenbestez, linearen tentsioa bertan behera geratu da.Katenaria Oiarganeko geltokitik 900 metrora moztu dute, Bilbo eta Urduña lotzen dituen tartean. Dagoeneko konpondu dute, eta tren zerbitzua normaltasunez berrezarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Renfe albisteak