Gizartea -

Noos auzia

Pedralbes jauregia bahitzea erabaki dezake gaur Castro epaileak

Helburua, Urdangarini ezarritako 6,4 milioi euroko fidantza ordaindu ahal izatea. Egun, Pedralbes jauregia salmentan da, 10 milioi euroko prezioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko epailea Iñaki Urdangarin eta Cristina infantaren Pedralbes jauregia bahitzea erabaki lezake gaur bertan. Helburua, Urdangarini ezarritako 6,4 milioi euroko fidantza ordaindu ahal izatea, gaur El Pais egunkariak argitaratutakoaren arabera. Egun, Pedralbes jauregia salmentan dago, 10 milioi euroko prezioan.

Bestalde, Castro Cristina infanta inputatu edo ez aztertzen ari da. Epaileak Aizooneko gastuak ikertuko ditu, bertatik ateratako dirua infantaren gastu pertsonaletara zuzenduta zegoen edo ez zehazteko.

Zerga Agentziari baimena eman dio kontu horietan egondako diru-mugimenduen inguruko informazioa hiru banketxeri eskatzeko. Ogasunak datu horiek behar ditu Aizooneko dirua zertarako bideratu zen jakiteko.

Dirua Pedralbeseko etxearen eraberritzea ordaintzeko edota beste erosketa pertsonal batzuk egiteko erabili zen ikertuko dute. Jakin denez, Cristina infantak Aizoneko urrezko visa txartela erabili zuen beste herrialde batzuetan erosketa pertsonalak egiteko.

Finantza erakunde batek epailearen esku jarritako informazioa aztertu ostean egin du eskaera epaileak. Horren arabera, guztira 150.000 euro bideratu zituzten Iñaki Urdangarin titular gisa ageri den kontu batera. Cristina infanta baimendu gisa ageri da kontu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea