Gizartea -

Gertaera

Ibilgailu bat erre dute Barakaldon, kontu-garbitze batengatik

Jaurlaritzak azaldu duenez, ibilgailuak zerikusia du urriaren 6an gertatutako lesio delitu batekin. Horrenbestez, gertaera kontu-garbitze batekin erlazionatu du Poliziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek ibilgailu bat erre dute bart Barakaldon, ustezko kontu-garbitze bat dela medio. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezezagun horiek erregaia bota dute ibilgailu barruan.

06:55ean, Barakaldoko Olaetxea Gotzaina kalean ibilgailu bat kiskali dutela jakin du Ertzaintzak. Bertara suhiltzaileak eta udaltzainak ere joan dira. Minutu gutxi batzutan sua itzaltzea lortu dute. Jaurlaritzak azaldu duenez, ibilgailuak zerikusia du urriaren 6an gertatutako lesio delitu batekin. Horrenbestez, gertaera kontu-garbitze batekin erlazionatu du Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea