Gizartea -

Sutea Bermeon

Bermeo hondamendi-gune izendatzea espero du alkateak

Bermeoko sutea izan zenetik sei hilabete bete dira. Suteak kalte larriak eragin zituen 11 eraikinetan eta 25 familiek beren etxeetatik kanpo jarraitzen dute.

Bermeon izandako sutea. Argazkia: EFE
Bermeon izandako sutea. Argazkia: EFE
6 hilabete Bermeoko sutea izan zenetik eta oraindik egoera ez da hobetu

2:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idurre Bideguren Bermeoko alkatea "itxaropentsu" agertu da Espainiako Gobernuak Bermeo hondamendi-gune izandatzeko agertu duen aukerarekin. Orain sei hilabete, apirilaren 11an, sute larria izan zen Bermeon eta kalte handiak eragin zituen. Hamaika eraikin hondatu zituen suak eta 25 familia Foru Aldundiak utzitako etxebizitza batzuetan bizi dira.

Bidegurenek adierazi duenez, Bermeo hondamendi-gune izendatuz gero, udalak eta kaltatutako herritarrek laguntza ekonomikoak jaso ahal izango lituzkete.

Bizkaiko Foru Aldundiari udaletxea berritzeko agindutako laguntza emango duen edo ez baieztatzeko eskatu dio. Suak kalte handiak eragin zituen eraikinean eta udaleko langileak Kultur Etxean daude orain.

Sei hilabete hauetan erakundeek erakutsitako babesa eta laguntza eskertu du Bermeoko alkateak. "Hala ere, asko gelditzen da oraindik egiteko", gogoratu du.

Kaltetutako hamaika eraikinetan lanak hasita daudela baieztatu du. Sutea sortu zen eraikinean ez dituzte eraberritzeko lanak hasi, oraindik ere sua zerk sortu zuen ikertzen ari dira eta.

Foru Aldundiak utzitako etxeetan dauden 25 familiek abendurarteko epea dute etxe horietan egoteko. Urte amaieran bakoitzaren egoera eta hondasunak aztertuko dituzte, bertan jarraitu ahal duten edo etxe horiek erosi edo alokatu ahal dituzten erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea