Gizartea -

Barakaldon

Gazte bati jipoia eman eta zauri larriak egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon, beste bati aurpegian zauri larriak egitea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon, beste gizonezko gazte bati aurpegian zauri larriak egitea egotzita.

Hilaren 6an, 08:00ak aldera, Ertzaintzak aurpegian kolpe handia zeukan gazte bat artatu zuen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Biktimak Ertzaintzari azaldutakoaren arabera, gau horretan beste gazte batekin liskarra izan zuen Bilboko diskoteka batean. Ordu batzuk geroago, goizaldean, Barakaldon topo egin zuten elkarrekin berriro, eta atxilotuak gaztea kolpatu zuen.

Egun horretan Ertzaintzak ez zuen ustezko erasotzailea topatu. Zauritua ospitalera eraman behar izan zuten, eta ebakuntza egin behar izan zioten. Atzo goizean, baina, Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu eta aurkitu zuen, Barakaldon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea