Gizartea -

Gertaera

Tiroketa izan da Abanto-Zierbenan, banku bat lapurtzen saiatu direnean

Langile batek Ertzaintzari deitu eta poliziak berehala iritsi dira tokira. Lapurrek ibilgailu batean ihes egin dute, baina ertzainek harrapatu egin dituzte.

Lapurreta saiakera izan da Abantoko banketxe batean

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Abanto-Zierbenan, Sabadell bankuko bulego batean lapurtzen saiatzea egotzita.

O8:00etan, bi txanodun sartu dira aipatu bulegoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Ordu horretan, bulegoa irekitzera joan direnean, langileek lapurrekin topo egin dute.

Langile batek Ertzaintzari deitu eta poliziak berehala iritsi dira tokira. Une horretan, tiroketa izan da ertzainen eta lapurren artean. Lapurrek ibilgailu batean ihes egin dute, baina ertzainek harrapatu egin dituzte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea