Gizartea -
Eguraldia
Giro eguzkitsua eta tenperatura atseginak astebururako
30 gradu inguruan kokatuko dira gaur termometroak, eta zeru eguzkitsua nagusituko da. Bihar, hodei gehiago egongo dira zeruan.
Erredakzioa
Udako giroa izango da nagusi gaur. Goizean zerua garbi egongo da, eta tenperaturek gora egingo dute. Iluntzean hodei gutxi batzuk ikusiko dira zeruan.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, fronte hotz baten ondorioz, larunbatean hodei gehiago izango dira, baina arratsaldetik aurrera, ostarte zabalak agertuko dira. Tenperaturak 25 gradura arte iritsiko dira, haizeak hegoaldetik joko baitu.
Igandean ere, eguzkia jaun eta jabe. Tenperatura atseginekin jarraituko dugu; maximoak 25 graduren bueltan kokatuko dira, eta minimoak ez dira 10 gradutik jaitsiko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea