Gizartea -

Gose greba

Bilbotar bat gose greban, Rajoyren Gobernuaren dimisioa eskatzeko

25 urteko gizonezkoa Madrilgo Puerta del Sol plazan dago urriaren 11z geroztik. Horren ustez, "gazteriak ez dauka etorkizunik eta Espainiako Gobernua legitimotasunik gabe gobernatzen ari da".

Jorge Arzuaga bilbotar gaztea Puerta del Solen. Argazkia: Europa Press
Jorge Arzuaga bilbotar gaztea Puerta del Solen. Argazkia: Europa Press
Jorge Arzuaga bilbotar gaztea Puerta del Solen. Argazkia: Europa Press

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Arzuaga 25 urteko bilbotarra gose greba egiten ari da Madrilgo Puerta del Sol plazan, Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatzeko.

Urriaren 11n hasi zuen protesta ekitaldia, eta, azaldu duenez, berak hartu zuen erabakia. Ondoren, beste hainbat lagun batu dira ekimenera, bai Madrilen eta baita Espainiako beste hainbat tokitan ere, eta, guztira, 17 lagun dira jada.

Bilbotarrak ukatu egin du protesta mugimendu sozial edota alderdi politikoren batek antolatu izana, gose greba egiten ari diren batzuek M15 mugimenduan edota antzeko batzuetan parte hartu badute ere.

Horrek salatu duenez, "gazteriak ez dauka etorkizunik, eta Espainiako Gobernua legitimotasunik gabe gobernatzen ari da; eta horren erakusgarri hauteskunde programa ez betetzea eta 'Barcenas auzia' aipatu ditu.

Gose grebarekin jarraitzeko asmoa du bilbotarrak, harik eta osasunarentzat kaltegarria izan arte. Ezagun baten etxean lo egiten du, eta goizero Karlos III.aren estatuaren ondora joaten da. Ura eta edari isotonikoak soilik hartzen ditu.

Polizia gazteak identifikatzera joan zen atzo, baina, oraingoz, ez dituzte kanporatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea