Gizartea -

Nafarroako Erriberan

Argia ikastolak Nafarroa Oinezen izandako giro 'bikaina' nabarmendu du

Halaber, "Ebro hegoaldean euskarak bizirik jarrai dezan" lanean jarraituko duela ziurtatu du Tuterako ikastolak.

Eguraldi onak ikastolen aldeko jaia atsegingarriago egiten lagundu zuen. Irudia: EiTB
Eguraldi onak ikastolen aldeko jaia atsegingarriago egiten lagundu zuen. Irudia: EiTB
Eguraldi onak ikastolen aldeko jaia atsegingarriago egiten lagundu zuen. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Argia ikastolak atzo, igandea, Nafarroa Oinez jaiaren lau guneetan bizitako giro 'bikaina' eta istilurik egon ez izana nabarmendu du.

Ohar baten bidez zabaldu duenez, Tuterara ikastola babestera eta Nafarroako Erriberan euskara laguntzera joan ziren milaka eta milaka "euskaltzalek" eguraldia lagun izan zuten.

Horren ildoan emandako datuen arabera, lehenengo orduetan zenbait auto ilara izan ziren sarbideetan eta Tuterako bizilagunak ibilbidera eraman behar zituen autobusak ezin izan zituen denak jaso.

Ikastolak inaugurazio ekitaldi "hunkigarria" nabarmendu du. Bertan, Susana Suarez ikastolako presidenteak zentro horren proiektua babesten jarraitzeko deia egin zien kultura eta politika alorreko eta, oro har, gizarteko ordezkariei. Ikastola hori da, hain zuzen, Nafarroako biztanleriaren alde handi bati euskarazko hezkuntza eskaintzen dion bakarretakoa.

Halaber, antolatzaileek boluntarioek egindako lana goraipatu dute, eta Argia ikastolak "Ebro hegoaldean euskarak bizirik jarrai dezan" lanean jarraituko duela ziurtatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Oinez gaur