Gizartea -
Sutea
Suhiltzaile bat zauritu da bi baserri erre dituen sutean, Zeberion
Baserritako batean 103 urteko eta 86 urteko gizonezkoak eta 82 urteko emakumezko bat bizi ziren. Osasun zerbitzuek tokian bertan artatu dituzte.
Erredakzioa
Suhiltzaile bat zauritu da Zeberion izan den sute batean. Suteak, gainera, bi baserritan kalte handiak eragin ditu, Segurtasun sailak adierazi duenez.
Baserrietako batean 103 urteko eta 86 urteko gizonezkoak eta 82 urteko emakumezko bat bizi ziren. Osasun zerbitzuek tokian bertan artatu dituzte hirurak, erietxera eraman beharrik gabe.
Areiltza auzoko baserri batean hasi da sua, hutsik dagoen baserri batean eta oraindik zehaztu gabe dauden arrazoiengatik. Eguerdiko ordubata eta laurdenean hasi da eta ondoko baserrira zabaldu dira garrak. Ondoko baserrian bizi dira aiton-amonak.
Sua itzaltzeko lanetan suhiltzaile bat zauritu da gas bonbona bat lehertuta. Golpeak eta erredurak ditu suhiltzaileak eta Gurutzetako erietxera eraman dute, nahiz eta bere egoera ez den larria.
Arratsaldeko lauretarako itzali dute sua eta erreten bat geratu da bertan.
Gertaerak kalte larriak eragin ditu bi baserrietan eta hiru aiton-amonek ezin izan dute euren etxera itzuli eta senitarteko baten etxean igaroko dute gaua.