Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Alacanten bikotekidea hil eta zatitu duelakoan
Ustezko hiltzailea ospitalera joan da, eta bikotekidea hil duela aitortu du bertan.
Erredakzioa
26 urteko emakume bat hilik eta zatituta topatu dute Alacanteko Torremanzanas herrian, eta haren senarra atxilotu dute, ustezko hiltzailea delakoan. Izan ere, zauriak zituela eta, ospitalera joan da, eta bertan aitortu du emakumea hil eta zatikatu duela.
Guardia Zibila bikotearen etxebizitzara joan da –kiskalita zegoen–, eta emakumearen gorputz zatiak topatu ditu.
Ikerketa abiatu dute, eta, oraingoz, ez dago datu berririk.
Tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako telefonoa: 016
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea