Gizartea -

Erasoa Barakaldon

Gizon bat atxilotu dute emaztea jo eta alabari lepoa oratzea egotzita

Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, emazteari eta alabari kalean erasotzea leporatuta. Villabonan, gizonezko bat atxilotu dute, urruntzeko agindua urratzearren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldo Bizkaiko udalerrian, kalean emazteari eta alabari eraso zielakoan, Segurtasun Sailak ohar batean iragarri duenez.

Gertakaria atzo arratsaldean izan zen, Botxo plazan: ustezko erasotzaileak bikotekide ohiari (banantzeko bidean daude) eraso zion eta alabari lepotik heldu zion. Jarraian, bultza ere egin zion, emakumezkoak kontatu duenez.

Gertakarien lekuko batek biktimak kontatutakoa berretsi zuen, eta agenteak gizonezkoaren bila hasi ziren. Barakaldon bertan aurkitu zuten, etxean.

Villabona

Halaber, Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, Villabonan (Gipuzkoa), emazte ohiarengandik urruntzeko agindua urratzeagatik.

Bikotekide ohiaren etxearen inguruan topatu zuten gizonezkoa, emakumeak Ertzaintzaren patruila bati gizona gerturatu egin zitzaiola jakinarazi eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea