Gizartea -

Partekatutako artxiboak

18 pertsona atxilotuta, haur-pornografiaren aurkako operazio batean

Horietako hiru Gasteizen, Donostian eta Bilbon atxilotu dituzte. Sareak bideoak partekatzen zituen, eta irudiotan lau eta sei urte bitarteko umeei egindako abusuak ikus zitezkeen.

Gailu informatiko asko atzeman ditu Poliziak miaketetan. Irudia: EiTB
Gailu informatiko asko atzeman ditu Poliziak miaketetan. Irudia: EiTB
18 pertsona atxilotuta haur-pornografiaren aurkako operazio batean

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 18 pertsona atxilotu ditu eta beste 11 inputatu, horietako hiru Euskadin, lau eta sei urteko umeei egindako abusuak jasotzen zituzten bideoak Interneten partekatzeagatik.

Ikerketa Murtzian abiarazi zuten, zenbait erabiltzailek adin txikikoei egindako abusuak jasotzen zituzten bideoez ohartarazi ostean.

Ikertzaileok artxibo horiek erabili zituzten, eta aurreko operazio batzuetan atzemandako beste artxibo batzuk ere bai, artxiboak partekatzeko sare ezagun batean jarraipena egin ahal izateko, eta horri esker 38 konexio aurkitzea lortu dute.

Aratutako artxiboen bidez, ustez haur-pornografia zuten eta zabaldu duten 29 pertsona identifikatzea lortu dute, eta 38 miaketa egin ditu Poliziak.

Operazioa Bartzelonan, Madrilen, Tarragonan, Gironan, San Adria del Besosen, Sevillan, Cordoban, Jerez de la Fronteran, Cadizen, Zaragozan, Huescan, Castellon, Valentzian, Alacanten, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Ciudad Realen, A Coruñan, Malagan, Burgosen eta Caceresen egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea