Gizartea -

Lasarte-Orian

Haur bat eta bere ama ospitalera, sute batean kea arnastu ostean

Sutea herri gipuzkoarreko etxebizitza batean jazo da, antza zartagin batek su hartuta.

Sute batek Lasarte-Oriako etxebizitza bat hustera behartu du

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurtxo bat eta bere ama Donostiako Ospitalera eraman dituzte, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu eta gero. Sutearen ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gainera, beste bi gaztek eta bi udaltzainek ere kea arnastu dute, baina berton artatu dituzte eta ez dute ospitalera joateko beharra izan.

Jazoera goizeko 9:15ean gertatu da, Zumaburu kaleko 5.zenbakiko etxebizitza batean.

Ordubete geroago sutea kontrolpean izatea lortu dute, baina eraikin horretako auzokideek etxetik kanpo jarraitzen dute, ke zutabe handi bat ikusten baitzen.

Sutea, suhiltzaileek esan dutenez, lehenengo solairuko etxebizitza batean piztu da, antza, zartagin batek su hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea