Gizartea -
Droga trafikoa
Droga ekoizteko bi gune desegin dituzte Nafarroan
Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu Iruñean eta Nafarroa Erdialdean, eta 8.320 g marihuana eta 23 g haxix atzeman ditu.
Erredakzioa
Guardia Zibilak droga ekoizteko bi gune desegin ditu Iruñean eta Nafarroa erdialdean. Orotara, hiru pertsona atxilotu eta 8.320 g marihuana eta 23 g haxix atzeman dituzte.
Ohar bidez jakinarazi dutenez, astelehenean Iruñerriko eta Nafarroa erdialdeko bi etxebizitza miatu zituzten eta 18 eta 57 urte bitarteko hiru lagun atxilotu zituzten.
Droga ekoiztea eta banatzea leporatzen diete atxilotuei.
Miaketetan, drogaz gain, horiek ekoizteko, ebakitzeko eta banatzeko materiala atzeman zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea