Gizartea -
Trafikoa
Hamabi lagun zauritu dira hiru istriputan
Andoain, Elgoibar eta Erriberabeitia herrietan gertatu dira ezbeharrak, eta zauritu guztiak inguruko ospitaleetara eraman dituzte.
Erredakzioa
Hamabi pertsona zauritu dira larunbat honetan Andoainen, Elgoibarren eta Erriberabeitian izandako istripuetan.
Andoainen gertatu da eguneko lehen istripua. Goizeko 07:30 aldera ibilgailu bat bidetik atera eta irauli egin da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bidaiarietako bi harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera dituzte bertatik. Zauritutako lau pertsonak ospitalera eraman dituzte.
Bi ibilgailuren arteko istripua, Erriberabeitian
Bi ibilgailuk elkar jo dute 14:30 aldera A-1 errepidean, Erriberabeitian, Madrilerako noranzkoan. Talkaren ondorioz, 7 pertsona zauritu dira eta Santiagoko ospitalera eraman dituzte.
Motorzale bat zauritu da Elgoibarren
60 urteko motorzale bat zauritu da arratsalde honetan Deban, auto baten eta motor gidari baten arteko istripuan. Antza denez, Debako hondartzaren sarreran gertatu da ezbeharra 18:30 inguruan, eta motorzalea Mendaroko ospitalera eraman dute.