Gizartea -

Energia gainkarga Donostian

Ametzagainako 30 familiari etxetresna elektrikoak hondatu zaizkie

Auzokoak nazkatuta daude, ez baita argia joaten zaien lehen aldia. Halaber, Iberdrolak entzungor egiten duela kexu dira. Iberdrolak akatsa egon dela onartu du, baina kalteen berririk ez duela esan du.

Energia gainkarga baten eraginez, Donostiako 30 familiari etxetresnak hondatu zaizkie.Argazkia: EiTB
Energia gainkarga baten eraginez, Donostiako 30 familiari etxetresnak hondatu zaizkie.Argazkia: EiTB
Donostiako 30 bat familiari etxetresna elektrikoak hondatu zaizkie

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Ametzagaina kaleko 30 familiari etxetresna elektrikoak hondatu zaizkie, energia gainkarga batek eraginda.

Azken aldian askotan geratu izan dira argirik gabe, argia etxeetara daraman sistemak huts egiten duelako. Oraingoan, ordea, ondorioak larriagoak izan dira; izan ere, argi mozketak etxetresna elektrikoak kaltetu ditu.

Antza denez, sistemak filtrazioak ditu eta horrek eragiten ditu arazoak. Bizilagunak nazkatuta daude eta konponbideak eskatu dituzte.

Iberdrolaren esanetan, segurtasun kutxako transformazio zentroan akatsa egon da, baina ez dute kalteen berririk.

Bizilagunak etxeko aseguruari kalteen berri ematen hasi dira, eta, aseguruak tarteko, Iberdrolak arazoa konponduko duenaren itxaropena dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea