Gizartea -
Auto ilarak
9 kilometroko auto-ilarak A-15 autobidean, Villabonan
Urriaren 14an luizia izan zen Belabietako tunelean, eta Iruñerako bidea itxita dago ordutik.
Erredakzioa
Belabietako tunelean egiten ari diren lanen eraginez, zirkulazio arazoak izan dira A-15 errepidean Villabonan, eta 9 kilometroko auto-ilarak sortu dira Iruñerako noranzkoan.
Urriaren 14an luizia izan Belabietako tunelean, eta geroztik Iruñerako bidea itxita dago errepidean egiten ari diren lanak direla-eta.
Bestalde, auto-ilarak sortu dira AP-68 autobidean, Laudio-Aretako ordainlekuan, Bilborako norantzan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea