Gizartea -

Istripua Nafarroan

Gizon bat hil da Murun, auto istripuan

Lehen ikerketen arabera, litekeena da 68 urteko gizonezkoa berez hil izana, gidatzen ari zen bitartean, Murun, Deierrin, kolpea hartu aurretik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

J.M.A.I. Aizkoako (Deierri) 68 urteko bizilaguna hil da gaur goizaldean zirkulazio istripuan, Murun (Deierri), NA-120 (Lizarra-Beasain) errepidean. Zeraman ibilgailua bidetik atera da, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Foruzainak egiten ari diren ikerketaren arabera, litekeena da gidaia berez hil izana istripua izan baino lehenago. Hipotesi hori berresteko, Auzitegiko Medikuntzaren Nafarroako Institutuan autopsia egingo diote gorpuari. Ibilgailuan ez zihoan beste inor.

112-SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuetan 04:40an jaso dute istripuaren berri, eta anbulantzia medikalizatu bat, Lizarrako suhiltzaileen parkeko suhiltzaileak eta Foruzaingoko agenteak bertaratu dira. Suhiltzaileek ez dute parte hartu behar izan, anbulantziako osasun langileek heriotza baieztatu dute eta foruzainek argitze-agiria egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea