Gizartea -

Zirkulazio istripua

Motorzale bat hil da Astigarragan, kamioi baten kontra talka eginda

Astigarragako futbol zelaiaren inguruan gertatu da ezbeharra, eta, istripuaren ondorioz, GI-632 errepidea itxi egin behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da gaur Astigarragan, GI-2132 errepidean, kamioi baten kontra talka eginda, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 08:40an gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio, bi ibilgailuek talka egin dute. Kolpearen ondorioz, motorzalea lekuan bertan hil da, eta bertaratu diren erizain eta medikuek ezin izan dute ezer egin.

Istripua dela eta, GI-632 errepidea itxi egin dute, baina handik gutxira errei bat ireki dute eta Ertzaintza zirkulazioa txandaka bideratzen aritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea