Gizartea -
Lan istripua
Langile bat larri zauritu da Noainen
Gizonari oin bat harrapatuta geratu zaio, makina batean, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Erredakzioa
Langile bat larri zauritu da Noainen (Nafarroa), Harivasa 2000 enpresan jazotako lan istripu batean.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:00etan gertatu da. Ordu horretan, langileari (41 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna) oin bat harrapatuta geratu zaio, makina batean. Horren ondorioz, Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea