Gizartea -
Jazoera
29 urteko gazte hondarribiar bat hil da Jaizkibelen
Euskadi Irratiak baieztatu duenez, hildakoa Beñat Elzo aurraunlari ohia da. Dirudienez, gaztea berez hil da, bihotzekoak jota.
Erredakzioa
Ertzaintzak 29 urteko gazte baten hilotza erreskatatu du larunbat eguerdi honetan Jaizkibelen (Gipuzkoa). Euskadi Irratiak jakitera eman duenez, hildakoa Beñat Elzo aurraunlari ohia da (Ama Guadalupe ontzikoa). Dirudienez, gaztea berez hil da, bihotzekoak jota.
Jazoera Talaia bidean izan da, 12:05ak aldera. Gazteak konortea galdu ostean, medikuen laguntza eskatzeko abisua eman du herritar batek. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu denean, gaztearen heriotza baieztatzea baino ezin izan dute egin.
Helikoptero batek gaztearen hilotza ebakuatu eta Donostiako Auzitegi-Medikuntzako Institutura eraman du, bertan autopsia egin diezaioten.