Gizartea -
Eguzki eklipsea
Eguzki eklipse ikusgarriaz gozatu dute Atlantikoan eta Afrikan
Kenyan ikusi da fenomenoa ondoen, eta astronomo talde bat bertakoTurkana lakuan izan da ikuskizuna bertatik bertara ikusteko.
Erredakzioa
Ez ohiko ikuskizunaz gozatu ahal izan dute igande honetan munduko hainbat txokotan; izan ere, eguzki eklipse hibridoa gertatu da. Hainbat tokitan ilargiak eguzkiari egin dion itzala osoa izan da, eta beste batzuetan eraztun itxurakoa. Afrika erdialdean eta Atlantikoan soilik nabaritu dute iluntasun osoa.
Eguzki eklipsea erabatekoa izan da Afrika erdialdean, batez ere, Kenyan eta astronomo talde bat Tukana lakuan izan da ikuskizuna bertatik bertara ikusteko. Eklipseak iraun duen denboran Merkurio eta Artizarra planetak eta Arturo izarra ikusi ahal izan dira.
Kenyan 16:15ean (bertako ordua) hasi dira eguzki eklipsea antzematen (13:15 GMT), eta pixkanaka-pixkanaka ilargiak eguzkia estali du.
Ordubetera gutxi gorabehera, ilargiak eguzkia estali du.
Eguzki eklipsea Euskal Herrian
Euskal Herrian ez da eguzki eklipsea ikusteko aukerarik izango 2026. urtera arte, 13 urte baino ez.