Gizartea -

Lur mugimendua

3,5 graduko lurrikara izan da Madrilen

Baliteke datozen orduetan lur mugimendu gehiago egotea. Goizeko lurrikarak Alcorconen izan du epizentroa.

Lurrikara Madrilen. Argazkia: EFE
Lurrikara Madrilen. Argazkia: EFE
Lurrikara Madrilen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

07:34an lurrikara izan da Madrilgo Autonomia Erkidegoan. Hain zuzen ere, Alcorcon hego-ekialdean izan du epizentroa, eta, besteak beste, Mostoleseko eta Fuenlabradako biztanleek nabaritu dute, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera.

Richter eskalan 3,5 gradu harrapatu dituen lurrikara hiriburuan ere sentitu dute. 112 larrialdi zerbitzuko iturriek adierazi dutenez, 07:00ak inguruan hasi dira Carabanchel eta Aluche auzoetatik zein Leganes, Getafe eta Alcorcon herrietatik deiak jasotzen.

Dirudienez, ez du kalterik eragin.

Urrian beste bi lurrikarek astindu zuten Madril. Richter eskalan 1,8 eta 3 gradu harrapatu zituzten aipatutako horiek, eta Alcorconen izan zuten epizentroa.

Baliteke datozen orduetan lurrikara gehiago egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea