Gizartea -
Hezkuntza erreforma
Ikasleek greba orokorra deitu dute azaroaren 20rako
Erdi mailako eta unibertsitate publikoetako ikasleek hezkuntza erreformaren eta "murrizketen" aurkako protesta egingo dute azaroaren 20an.
Erredakzioa
Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak mobilizazioak iragarri ditu datorren abenduaren 20rako, LOMCE Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurka protesta egiteko. Ikasleen sindikatuak greba orokorra deitu du egun horretarako. Izan ere, orduantxe onartuko dute Senatuan hezkuntza proiektu berria.
Plataforma osatzen duten ikasleen gurasoek eta sindikatuek hezkuntzak atzera egin duela salatuko dute, "erreforma onartuta demokraziaren aurreko garaietara itzuliko garelako".
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren politika arbuiatzeko, hainbat hiritan manifestazioak egingo dituzte, egun osoan zehar.
Gainera, aipatu bezala, Ikasleen Sindikatuak deituta, ikasle askok egun osoko greba egingo dute. Horrekin, hezkuntza erreforma berria ez ezik, "murrizketak" ere salatuko dituzte; besteak beste, Erasmus beketan eragina izan duten murrizketak.
Erasmus bekak
Rodrigo Pasero bozeramailearen hitzetan, neurri hau "ikasleei dirua lapurtu" egiten dien hezkuntza politika berriaren parte da.
"Eskandalu hutsa da. Ikasturtea hasita dago, eta milaka ikasle utzi dituzte Europan zehar botata, diru-laguntzarik gabe", azpimarratu du.