Gizartea -
Nafarroan
Bi urteko zigorra bi ikasle adingaberi abusu sexualak egiteagatik
Iruñeako 5. Zigor Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Nafarroako musika irakasle bati, 13 urteko bi ikasleri sexu abusuak egitea egotzita.
Erredakzioa
Iruñeako 5. Zigor Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Nafarroako musika irakasle bati, 13 urteko bi ikasleri sexu abusuak egitea egotzita.
Aldeek adostutako epaiaren arabera, gizonezkoak bost urtez irakasle lanetan aritzeko ezgaitu dute. Biktimetatik gertu egotea eta neskatoekin komunikatzea debekatu dio epaileak.
Horrez gain, adingabe bakoitzari 6.000 euro eman beharko dizkio.
Epaileak frogatutzat eman du Miguel Dura Mañez musika irakasleak ukitu sexualak egin zizkiela 13 urteko bi ikasleei, 2011. urtean. Gizonezkoak ezin izango du helegiterik aurkeztu, epaia irmoa baita.