Gizartea -

Hondakinen kudeaketa

Bergaran botoa eman dutenen % 98,5, bosgarren edukiontziaren alde

Bergara Garbia atez ateko sistemaren kontrako plataformak emandako datuen arabera, parte hartzea % 41,7koa izan da. Bergara Zero Zabor taldeak, berriz, irregulartasunak salatu ditu.

Bergarako galdeketa. Argazkia: EiTB
Bergarako galdeketa. Argazkia: EiTB
Bergarako galdeketa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergara Garbia atez ateko sistemaren kontrako plataformak deituta, zaborra biltzeko sistemaren gaineko galdeketa egin dute asteburuan Bergaran. Herritarrek atez ateko sistemaren eta bosgarren edukiontziaren artean aukeratu behar zuten.

11.000 herritarrek zuten botoa emateko eskubidea, eta horietatik 4.843k parte hartu dute (% 41,7). Parte-hartzaileen % 98,5ek bosgarren edukiontziaren alde bozkatu dute, eta % 1ek atez atekoaren alde.

Bergara Garbia plataformako kideak oso pozik agertu dira, bai parte-hartzearekin eta baita emaitzarekin ere.

Udalean agintzen duen koalizioak, Bilduk, galdeketan ez parte hartzeko deia egin zuen.

Bergara Zero Zabor taldeak irregulartasunak salatu ditu

Bergara Zero Zabor taldeak "sasigaldeketa" izan dela adierazi du. Talde horretako kideek salatu dutenez, Bergaran erroldatuta ez dauden pertsonak ere hartu dute parte galdeketan.

Zero Zabor taldeko kideek begirale lanak egin nahi izan zituzten galdeketan, baina ez zieten utzi, eta, hori dela eta, istiluak izan ziren larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea