Gizartea -
Hezkuntza Batzordea
Indarkeria matxistaren aurkako plana kritikatu du oposizioak
EH Bilduk eta PSEk egitasmoa kritikatu dute. "Korrika eta presaka" egin dutela salatu du koalizio abertzaleak. "Zaharkitua" dagoela esan dute sozialistek.
Erredakzioa
Hezkuntzan indarkeria matxistaren aurkako egitsmoa finkatzeko Eusko Jaurlaritzaren plana kritikatu dute oposizioko taldeek, PSEk eta EH Bilduk batez ere. "Korrika eta presaka" egin dutela salatu du koalizio abertzaleak. "Zaharkitua" dagoela esan dute sozialistek.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztu du plana astelehen honetan.
Egitasmoaren berri urriaren 30ean eman zuten dagoeneko. "Indarkeria matxista eta edozein diskriminazio gaitzesteko" euskal eskolak ekitea du helburutzat planak.
Plana martxan jartzeko, parte hartu nahi duten ikastetxeek izena emateko deialdia abian jarri du Eusko Jaurlaritzak, Uriartek jakitera eman duenez.
Egitasmoa "korrika eta presaka" egin dutela salatu du Belen Arredondo EH Bilduko legebiltzarkideak. Isabel Celaa PSEko ordezkaria "harrituta" azaldu da, azken 20 urteetan hezkuntza sistemak izandako bilakaera "kontuan hartu ez duelako".
Bestalde, ikasleen senitartekoak inplikatu behar direla azpimarratu du Laura Garrido PPko legebiltzarkideak.