Gizartea -
Iruñean
Emakume bat oso larri dago pozointsua zen perretxiko bat jan ondoren
Oso larri egin arren, emakumea heriotza arriskutik kanpo dago. Iruñeako Klinika Unibertsitarioan dago, eta lagun baten aholkuari jarraituz jan zuen xixa pozointsua.
Erredakzioa
51 urteko emakume bat oso larri dago Iruñean, pozointsua zen perretxiko bat jan ondoren, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.
Antza, emakumeak amanita faloides baten zati bi jan zituen, baina nahikoa izan den intoxikatzeko.
Oso larri egin arren, emakumea heriotza arriskutik kanpo dago. Iruñeako Klinika Unibertsitarioan dago, eta lagun baten aholkuari jarraituz jan zuen xixa pozointsua.
Duela hamar egun, perretxikotara joan ziren, eta gaztainak eta xixak hartu zituzten. Ustez, lagun taldeko batek perretxiko onak eta txarrak bereizten bazekien, eta haren esanari jarraituz jan zuen amanita faloidesa.
Ordu gutxira, larrialdietara eraman behar izan zuten, eta han garaiz artatu zuten.