Gizartea -
Alkoholemia kontrola
Eskola-autobus gidari bati salaketa jarri diote, tasa hirukoizteagatik
Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez, lanaldi barruan zegoen gidaria kontrola egin ziotenean, eta umeak zeramatzan autobusean.
Erredakzioa
Eskola-autobus bateko gidariari salaketa jarri diote Esquadra Mossoek, baimendutako alkohol tasa hirukoizteagatik. Eskola autobuseko gidarientzat, botatako aire litroko 0,15 miligramo alhokolekoa da muga, eta gizonak 0,45 miligramoko tasa eman zuen alkoholemia kontrol batean.
Mossoek jakitera eman dutenez, lanaldi barruan zegoen gidaria kontrola egin ziotenean, eta umeak zaramatzan autobusean.
Agenteek ez dute autobusaren ibilbidearen ezta bertan zihoazen haur kopuruaren inguruko xehetasunik eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea