Gizartea -
Atentatua Zaragozan
Pilarreko basilikako atentatuaren egileak atxilotu dituzte Bartzelonan
Urriaren 2an etxean egindako lehergailu batek eztanda egin zuen Zaragozako Pilarreko Ama Birjinaren basilikaren barruan. Poliziak ustezko egileak atxilotu ditu gaur.
Erredakzioa
Poliziak bost pertsona atxilotu ditu Bartzelonan, urriaren 2an Zaragozako Pilarreko Ama Birjinaren basilikaren barruan lehergailu bat leherraraztea egotzita. Barne Ministerioak azaldu duenez, atxilotu bi jatorriz txiletarrak dira.
Poliziak 02:50ean atxilotu ditu F.S.D. eta M.C.S., baina operazioa ez dute bukatutzat eman.
Urriaren 2an, etxean egindako lehergailu batek eztanda egin zuen Zaragozan, Pilarreko Ama Birjinaren basilikaren barruan. Poliziaren esanetan, eztanda jazo zen unean basilika zabalik zegoen, baina ez zen inor zauritu.