Gizartea -
Gertaera
Getxoko lau urteko haur baten bila dabil Interpol, ustez amak bahituta
Ama bizkaitarra da eta brasildar batekin ezkonduta dago. Emakumea eta haurra otsailetik falta dira, epaileak zaintza ukatu eta senarra tratu txarrengatik eta sexu-abusuengatik salatu ostean.
Erredakzioa
Interpolek Getxoko lau urteko haur bat aurkitzeko nazioarteko agindua eman du. Ustez, neskatoa amak bahitu du.
Ama bizkaitarra da eta Brasileko gizonezko batekin ezkonduta dago. El Correo egunkariaren arabera, ama eta haurra otsailetik falta dira, epaileak zaintza ukatu eta senarra tratu txarrengatik eta sexu-abusuengatik salatu ostean.
Epaileak ez zuen deliturik antzeman eta haurra aitaren zaintzapean jartzeko agindua eman zuen. Amak, orduan, haurra hartu eta ihes egiteko erabakia hartu zuen.
Aitaren hitzetan, emakumeak alaba kentzeko "azpikeria" antolatu zuen, eta, nahiz eta egun Brasilen bizi, alabarekin egoteko "ahal den guztia" egingo duela adierazi du. Hiru urte daramatza alaba ikusi barik.