Gizartea -

Pederastia

Googlek eta Microsoftek urratsa egin dute haur pornografiaren kontra

Bilaketa terminoak blokeatu dituzte, eta, Britainia Handian frogatu ostean, ingelesa nagusi den herrialdeetara zabalduko dute, eta, sei hilabeteren buruan, 158 hizkuntzatara itzuliko dute.

Googleren eta Microsoften urratsa, haur-pornografiaren kontra. Argazkia: Efe
Googleren eta Microsoften urratsa, haur-pornografiaren kontra.
Googleren eta Microsoften urratsa, haur-pornografiaren kontra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google eta Microsoft konpainiek Interneten haur pornografia bilatzeko erabili ohi diren 100.000 termino blokeatuko dituzte, pederastiaren kontrako neurri gisa, The Daily Mail egunkariak jakitera eman duenez.

Eric Schmidt Googleren kontseilari ordezkariak egunkariari azaldu dionez, 200 adituk osatutako talde batek algoritmo berriak sartu ditu bilaketen motorrean, bilaketa horiek emaitzarik ez emateko.

"Aldaketa horiei esker, adingabekoen sexu gehiegikeriekin lotutako 100.000 bilaketa eskari blokeatu ditugu", adierazi du Schmidtek.

Googleren ordezkariak jakitera eman duenez, Britainia Handian frogatu ostean, ingelesa nagusi den herrialdeetara zabalduko dute aldaketa, eta, sei hilabeteren buruan, 158 hizkuntzatara itzuliko dute. Microsoftek Yahoo eta Bing bilatzaileetan ere egin ditu aldaketok.

Era berean, sexu gehiegikeriarekin lotutako 13.000 termino bilatzerakoan, bilaketa hori legez kanpokoa dela ohartarazten duen mezu bat eta hori salatzeko zentroekin harremanetan jartzeko aukera emango dute bilatzaileek.

Pederasten ezkutuko sareak

Haurrak babesteko elkarteen arabera, ordea, haur pornografiarekin lotutako edukiak ez dira bilaketen bitartez lortzen, pederasten ezkutuko sareetan sartuta baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Google bideoak Microsoft albisteak Umeak albisteak