Gizartea -

Sexu erasoa

23 urteko gizon batek sexu erasoa egin dio adingabe bati, Bilbon

Ustezko erasotzailea kartzelara bidali du epaileak. Erasoa igande goizaldean jazo zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Bilbon, 17 urteko neska bati sexu erasoa eta bortizkeriaz lapurreta egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu duenez, erasoa atzo goizaldean jazo zen, 05:30ean, adingabea etxean sartzen ari zenean. Une horretan, mutil bat gerturatu zitzaion, etxeko atariaren barrura bultzatu zuen, eta sexu erasoa egin zion.

Emakumeak aurre egin zion, eta, hori dela eta, erasotzaileak ihes egin zuen. Aldez aurretik, baina, hainbatetan kolpatu zuen, zorroa osteko.

Erasoa jasan ostean, biktimak Ertzaintzari deitu zion, eta agenteek handik eta gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Atzo arratsaldean, ertzainek epailearenera eraman zuten, eta horrek kartzelatzea eramateko agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea