Gizartea -

Espainiako Gotzainen Biltzarra

Espainiaren batasuna defendatu du Rouco Varelak

Antonio Maria Rouco Varela Espainiako Gotzainen Biltzarraren presidenteak, erakundearen CII. osoko biltzarraren hasiera ekitaldian egin ditu adierazpenak.

Rouco Varela. Artxiboko irudia
Rouco Varela. Artxiboko irudia
Rouco Varela. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Maria Rouco Varela Espainiako Gotzainen Biltzarraren presidentea arduratuta agertu da "Espainiako nazioaren batasuna hautsi baitaiteke". Gainera, oinarrizko bizikidetzarako arauak jasotzen dituen "Konstituzioa" errespetatzeko eskatu die politikariei.

Gotzainek CII. osoko biltzarra hasi dute gaur eta Rouco Varelak hasiera ekitaldian hitz egin du. Varelak "lasai ez dagoela" esan du, "bitkimei eta gizarteari terrorismoak eragindako zauriak ez direlako bihotzez emandako eta onartutako barkamenaren eta errukidaren bidetik koponduko".

Gotzainen Biltzarraren presidenteak Espainiaren batasuna izan du hizpide eta "Espainiako herritarrek hainbat mendetako elkarbizitza partekatzen" dutela defendatu du. "Justizia eta karitatea bezalako irizpideak indarrean daude, eta komunitate politiko zuzendu behar dute", gaineratu du.

Ondasun komunen alde ere agertu da. Rouco Varelaren aburuz, "Espainiaren batasuna gizartearen ondasun komunen oinarrizko puntua da", eta "erantzukizun moralarekin" erabili behar da.

Krisi ekonomikoari dagokionez, "langabezia murriztea beharrezkoa" dela esan du Varelak. "Hori gauzatu ahal izateko esfortzu jarrai eta oparoa egin behar da", azpimarratu du.

Ezkontzaren eta familiaren alde ere agertu da, eta horiek "babesteko eta aitortzeko legeen" beharra azpimarratu du. Egungo legeak "zuzendu eta hobetu" behar direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea