Gizartea -

Madrid Arenako tragedia

Madrid Arenako epaileak lau udaltzain ikertuko ditu

Ikerketa berria ireki du 2013ko Halloween jaiarekin lotutako dokumentuak faltsutu ziren edo ez argitzeko.

Madrid Arenan izandako Halloween jaia. Artxiboko irudia
Madrid Arenan Halloween jaia
Madrid Arenan izandako Halloween jaia. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrid Arenako kasua ikertzen ari den Eduardo Lopez-Palop epaileak Madrilgo Udaltzaingoaren kupularen aurkako ikerketa banatua ireki du. 2013ko Halloween gauean izan zen jaiaren arrisku-maila mailaren txostena moldatu zuten edo ez ikertuko du.

Ikerketa Udaltzaingoko ondorengo kideei ireki die Lopez-Palopek: Emilio Moteagudo Udaltzaingoaren egungo burua eta Oscar de Santos, Gerardo del Rey eta Emilio Rodriguez Corral aginteak.

Dokumentuen usteko faltsutzea ikertuko du epaileak, eta horretarako, ikerketa banatua abiarazi du. Poliziak epaitegian aurkeztu zuen dokumentuan ziurtatzen zenez, Madrid Arenako ekitaldiaren arrisku-maila aldatu egin zen jaia hasi baino lehenago. Erdi-mailatik goi-mailara igaro zen.

Txosten horrek 2012ko azaroaren 6ko data du, ezbeharra gertatu eta bost egun beranduagokoa hain zuzen ere. Ezbeharrean bost gazte hil ziren eta epailearen ustez, garrantzitsua da ekitaldiak zuen arrisku-maila zein zen ezagutzea, horren arabera zehazten baita ekitaldian izango den udaltzain kopurua.

Bost akusazio partikularrek ikerketa banatua eskatu zuten. "Ez zen arrisku-mailan aldaketarik izan, eta beraz, azaroaren 6ko data duen txostena faltsua da", argudiatu dute.

Epailearen aburuz, "garrantzitsua da" Candida Jimenez Madrilgo Udaltzaingoko ofizialaren adierazpena. Ezbeharra gertatu zenean, Jimenez Moncloa-Aravaca barrutian ari zen lanean, Madrid Arena dagoen barrutian. Candida Jimenezek adierazitakoaren arabera, "ez zen arrisku-mailan aldaketarik egin eta azaroaren 6ko txostena faltsua da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea