Gizartea -

Sutea

Hogei lagun atera dituzte Gernikako erietxetik suaren eraginez

Sua larrialdietako zerbitzuaren ondoran dagoen aparkalekuan zegoen ibilgailu batean hasi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako erietxeko larrialdi zerbitzuetan zeuden hogei lagun atera behar izan dituzte aparkalekuan zegoen auto batek su hartu ondoren. Gaixoak eta langileak atera behar izan dituzte eraikinetik.

Gertaera 18:40ak aldera izan da. Larrialdietako zerbitzuan zeuden hainbat lagunek kea ikusi dute. Segurtasun sailak adierazi duenez, erietxeko langileak eta gaixoak bertatik atera dituzte. Gaixoetako bat Galdakaoko erietxera eraman dute.

Bertaratu diren suhiltzaileen hitzetan, sua erietxeko aparkalekuan zegoen ibilgailu batean hasi da. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Zazpiak eta laurden aldera lortu dute sua hiltzatzea. Ordu bat beranduago, eraikinetik atera behar izan dituzten pertsonek kanpoko aldean jarraitzen zuten.

Gernikako erietxeko larrialdi zerbitzua urriaren 21ean ireki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea