Gizartea -

Ezbeharra

Gizon bat hil da Madrilen, auto batek 2 kilometro arrastaka eramanda

Gizona bi autok harrapatu dute, eta beste batek eraman du, ondoren, autobiatik arrastaka.

Biktima bi kilometro arrastaka eraman duen ibilgailua. EFE
Biktima bi kilometro arrastaka eraman duen ibilgailua. EFE
Gizon bat hil da Madrilen bi kilometro arrastaka eraman ostean

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita sei urteko gizonezko bat hil da Madrilen, A-3 autobian, bi ibilgailuk harrapatu eta beste batek bi kilometro arrastaka eramanda.

Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen, Santa Eugenian. Gizon bat A-3 autobidetik ibiltzen ari zen, eta, une batean, bi ibilgailuk harrapatu egin zuten. Ondoren, gainera, beste auto batek kolpatu zuen, eta gizona azpietan harrapatuta geratu zen. Horren ondorioz, ibilgailu horrek bi kilometro arrastaka eraman zuen, gidaria ohartu zen arte.

Gidariak autoa geldiarazi zuen, gidatzean zerbait arraro sumatu zuelako, eta, ibilgailuaren azpiak ikustean, gizonezkoa ikusi zuen.

Suhiltzaileek 15 minutu behar izan zituzten gizona askatzeko, eta osasun langileek ezin izan zuten ezer egin horren bizia salbatzeko. Autoaren gidaria ere artatu behar izan zuten, antsietate krisia zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea