Gizartea -
Bizkaiko ikastetxe batean
Ikasgelan zegoela koma etilikoa izan du 13 urteko neskato batek
Likorez bete zuen ur botila eraman zuen neskatoak eskolara eta bertan edan zuen. Hezkuntza Sailak ikerketa abiatu du.
Erredakzioa
13 urteko neskato batek koma etilikoa izan zuen atzo, Bizkaiko eskola batean. Ikasgelan bertan izan zuen ondoeza, eta ospitalera eraman behar izan zuten, Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, graduazio altuko likore batez bete eta eskolan edan zuen.
Edandakoaren ondorioz, koma etilikoa izan zuen, gelan zegoela, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Hezkuntza Sailak ikerketa abiatzea agindu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea