Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat hil da Sestaon, sute batean

Suhiltzaileek berehala itzali dituzte garrak, baina beranduegi izan da, eta 93 urteko emakumea hilik aurkitu dute, sutea piztu den gelan.

Sutea izan den pisua, Sestaon. EITB
Sutea Sestaon
Sutea izan den pisua, Sestaon. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko etxebizitza batean sutea izan da eta 93 urteko emakume bat hil da, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Sestaoko Ignacio Zuloaga kaleko zazpigarreneko laugarren solairuan izan da ezbeharra, goizaldeko ordu bata aldera.

Suhiltzaileek eta larrialdietarako zerbitzuek eraikineko bizilagunak aterarazi dituzte badaezpada ere, eta berehala lortu dute sutea menperatzea.

Suhiltzaileek, hala ere, 93 urteko emakumea hilik topatu dute, sutea sortu den gelan antza. Ezbeharra zerk eragin duen argitzeko ikerketa zabalik daukate uneotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea