Gizartea -
Gertaera
Deba ibaian hilik topatu dute desagertutako Elgoibarko bizilaguna
49 urteko gizonezkoa zen, asteartean desagertutakoa, eta arratsaldeko lehenengo orduetan aurkitu dute.
Erredakzioa
Ertzaintzako, Gurutze Gorriko, DYAko eta suhiltzaileetako zenbait kidek osatutako bilaketa taldeak asteartean desagertutako 49 urteko gizonezko elgoibartarra hilik topatu dute Deba ibaian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gaur, larunbata, goizean talde batek bilaketa lanak abiarazi ditu Elgoibarren, asteartetik desagertuta baitzegoen gizona. Bilaketan, Mendiko Erreskate Unitateko zenbati kidek eta Ertzaintzaren helikoptero batek parte hartu dute, Gurutze Gorria, DYA eta boluntario batzuen laguntzarekin.
16:30ak aldera, Deba ibaian topatu dute desagertutakoaren hilotza, eta suhiltzaileek uretatik atera dute.