Gizartea -

Aldakako ebakuntza

Senda-agiria eman diote Espainiako erregeari

Medikuen arabera, ebakuntza ondokoa  "oso modu egokian" igaro du. Dena dela, erabat sendatzeko hiru hilabete beharko ditu oraindik.

Espainiako Erregea, ospitaletik ateratzean. EFE
Espainiako Erregea
Espainiako Erregea, ospitaletik ateratzean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako erregeari senda-agiria eman diote eta gaur bertan atera da ospitaletik. Agiriak jasotzen duenez, ebakuntza ondokoa "oso modu egokian" igaro du eta "eguneroko mugimenduak autonomia nahikoarekin egiteko gai da". Ostegunean egin zioten aldaka ebakuntza Juan Carlos I.ari.

Lucia Alonso Quiron Ospitaleko gerenteak irakurri du Erregearen laugarren senda-agiria. Adierazi duenez, egindako azken biopsia eta kultibo mikrobiologikoen arabera, "aldakan zegoen infekzioa desagertu egin da".

Asturiasko Printzeak goizean baieztatu du aita gaur irtengo zela ospitaletik.

Juan Carlos I.ari ostegunean egin zioten ebakuntza, ezkerreko aldakan behin betiko protesia ipintzeko.

Aurretik, irailaren 24an, beste ebakuntza bat egin zioten, infektatuta zegoen protesi bat kendu eta behin-behineko bat paratzeko.

Erabat sendatzeko hiru hilabete beharko ditu Espainiako erregeak eta, udaberrirako, makulu edo makila barik ibili ahalko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea