Gizartea -

Elurra

Abisu horia, elurra 600 metrora egiteko arriskuarengatik

Abisu horiak biharko egun osoan jarraituko du indarrean, nahiz eta prezipitazio gutxi espero den.

Elurra Gasteizen. Argazkia: EFE
Elurra Gasteizen. EFE
Elurra Gasteizen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak abisu horia indarrean jarri du elurragatik. Elur-maila jaisten joango da egunean zehar barnealdean, eta gauean 600 metroan kokatuko da.

Ohar bidez azaldu dutenez, goizean 900 metroan egon da elur-kota, baina apurka apurka jaisten joan da. Arratsaldean 700-800 metroan kokoatu da eta gauean 600 metroan egingo du elurra.

Abisu horiak biharko egun osoan jarraituko du indarrean, elur-mailak 600 metroan jarraituko baitu. Prezipitazioak, ordea, ahulak eta aldizkakoak izango dira eta arratsaldean atertzera egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea